943 03 17 46
Mendaroko eguneko zentroa 2006ko urrian jarri zen martxan, eta gehienez hamabost pertsonarentzat du tokia.
Udalerriko leku lasai batean dago kokatuta, eta ingurune natural batean egoteak aire zabalaz gozatzeko eta giro atsegin eta seguruan paseatzeko aukera ematen du
Zentroa solairu bakarrekoa da, eta arkitektura-oztoporik ez izateak erraztu egiten du adinekoen mugikortasuna.
Etxean etxekoekin bizi diren arren eguneroko bizitzako jardueretarako nahiz beharrizan soziokultural eta terapeutikoetarako laguntza eta arreta behar duten adinekoei eskainitako zerbitzua da.
Gainera, laguntza handia da etxekoentzat, lanean eta eguneroko bizitza egiten jarraitu baitezakete edo eurekin bizi diren menpeko adinekoak zaintzeko arduratik atseden har baitezakete ordu batzuetan.
Gure zerbitzuak
Ahalik eta arretarik pertsonalizatuena eskaintzen da, pertsonen arteko harremanetarako giro egokia sortzen da eta adinekoen gaitasunak mantentzeko jarduerak egiten dira. Bestalde, aisialdiko jarduerak ere eskaintzen dira adinekoen autonomia indartu eta mantentzeko, bai eta, besteak beste, autoestimua edo gogo-aldartea hobetzeko ere.
Ordutegia
Zentroa urteko hilabete guztietan dago zabalik lanegunetan, astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 18:00etara ordutegi jarraian.
Erabiltzaileak egunean gehienez zortzi orduz egoten dira gure zerbitzuan.
Elgoibarko erabiltzaileentzat ordutegia
ordutegia 9:00etatik 17:00etara izango da.
Mendaroko erabiltzaileentzat
ordutegia 9:00etatik 18:00etara izango da.